XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DON JOSE Hirurogeiko urteetako hamarkadan, Nafarroako Unibertsitateko Kazetaritzako Institutuak, jadanik prestigio sendo bat zeukan irabazia garai hartako Espainiako kazetari-eskolen artean.

Estudianteak, kazetaritza, modako karrera bat bezala ikusten hasten zireneko urteak ziren.

Hainbesteraino jarri zen modan, ezen sarrerako azterketa bat ezarri behar izan bait zuen kazetarigaien kopuru handia nolabait galbaetzeko xedearekin, bestela nekez izango zuten eta lekua gazte guzti haiek Insitutuko gela aski txikietan.

Urtero, irailaren erdialdera, lekurik desberdinenetatik etorritako dozenaka gazte oraindik udako jantziekin, Unibertsitatearekiko lehen kontaktuak suposatzen duenarekin nabarmenki urduri, Iruñeko campusaren etxe nagusian biltzen ziren, beren Kazetaritzako sarrera-probari aurpegia emateko.

Eta hantxe egiten zuten topo gure don Joserekin.

Don Jose (don Jose Berruezo noski), geroko kazetarien gaitasuna kalibratzeko Institutuak aukeratua zeukan irakaslea zen.

Ez zen batere lanbide erraza, zeren eta goizerdi baten marjina eskasean, profesio liluragarri honetan benetako promes bezala azaltzen zirenei argi berdea emateko atseginarekin batera, hain dohain onak ez zituztenen ilusio itxaropentsuei hegoak mozteko erantzukizun batere ezatseginarekin kargatu behar izaten bait zuen.

Horregatik, izugarrizko atentzioa deitzen zuen kazetarigaiak haztatzeko zuen sistema bereziarengatik.

Fuera ohizko azterketak eta galdesorta zurrunak!.

Bere esperientzia profesional gizatar luzearekin zuhurki hornitutako usnamen ondo zorrotz batekin ilarraindituta, sakontasun behi edo gutxiagoko elkarrizketa bat edukitzera mugatzen zen ikasleekin taldean, dela paseotxo bat ematera ateraz horietako batzuk, dela berekin kafetxoren bat hartuz Unibertsitateko tabernan.

Eta goiza bukatzerako, don Josek bazekien positiboki nor zegoen eta nor ez komunikabideen mundu bihurrian sartzera destinatua.

Eta oso-oso gutxitan huts egiten zuen.

Don Jose, garrantzi handiko pieza zen Kazetaritzako Institutuan.

Kultura entziklopediko baten jabe izaki, ondo ezagutzen bait zituen profesioaren alderdi desberdinak, berdin-berdin hartzen zuen Kazetari-Idazkerako klaseak emateko agindua edota Espainiako historiako epaimahai bat jarburutzekoa.

Baina bere jakitura, bere esperientzia eta bere arraitasunaren bateratasuna bere gailur liluragarrienera iristen zen gunea, Egunkarien Zuzendaritzako Kurtsoa izaten zen.

Erredakzio-sala baten atalasea zeharkatzeko bidea ematen zien pasaportea izaten bait zen hori kazetari egin-berrientzat.

Karreraren planteamendu soilik teorikoetatik urrun, tinta freskoa eta presakako edizio-itxieren zaporea zerizkion asignatura bat zen hau.

Bertan don Josek, kazetari-bizitza oso bateko oroipenak jalkitzen zituen banan-banan.